Historiaren atarian
Sinopsia
Historiaurrean gizakiak Europa jendeztatu zuenean, euskara etorri, sortu edo garatu zen. Noiz eta nola ez dakigu zuzen; dakigun bakarra da ordutik hemen dagoela kokaturik eta, hizkuntza edo kultura kiderik bazuen, guztiz desagertuta dagoela.
Jatorria edozein delarik ere, euskara historiaurreko hizkuntza da, hizkuntza indoeuroparrak etorri baino lehenagokoa; harrezkero haien eragina jaso du eta, desagertzetik urrun, iraun egin du. Koldo Mitxelenak azaldu zuenez, enigma ez da euskararen jatorria, baizik eta egun arte irauten lortu izana.
Hizlariak eta adituak
-
Joaquín GorrotxategiEHUko Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedraduna -
Neskuts IzagirreEHUko irakaslea eta antropologoa -
Diego GarateDoktorea, Bizkaiko Arkeologia Museoko arkeologoa -
Jacques BlotArkeologoa
Musika: Mixel Etxekopar; Audience (Sintonia dokumental-sorta).
Unitate didaktikoak
Atal honetako lan-fitxak, euskara irakasteko HABE mailetan (B2 eta C1), irakaslearentzat eta ikaslearentzat; baita transkripzio osoa ere. Doan deskarga ditzakezu.