Zenbait mugarri euskararen historian
Historiaurretik gaur egunera: dokumentalaren sei atalek jorratzen dituzten aro eta mugarri nagusiak.
Mugarriak
-
Historiaurrea
Euskara, historiaurreko hizkuntza
Euskara hizkuntza indoeuroparrak etorri baino lehenagokoa da. Jatorria edozein delarik ere, harrezkero haien eragina jaso du eta iraun egin du: Koldo Mitxelenak azaldu zuenez, enigma ez da jatorria, egun arte irauten lortu izana baizik.
1. atala: Historiaren atarian -
Erromatar aroa
Latinaren eragina eta lehen lekukotasunak
Erromako Inperioa Euskal Herri osora zabaldu zen, baina ez zuen latinizatu (Akitania, Nafarroako Erribera… salbu). Euskarak hiztegi eta egitura zenbait jaso zituen, eta komunitateak identitateari eutsi zion. Euskararen lehen lekukotasunak ageri dira latinezko epigrafian, gehienak Akitaniako harri eta aldareetan.
2. atala: Erromako inperioan -
Erdi Aroa
Hizkuntza- eta kultura-aniztasuna
Herri germaniarrak, gero arabiarrak eta kristautasuna iritsi ziren, eta hizkuntza erromantzeak sortu ziren. Euskara hizkuntza nagusia zen eta hamaika mintzaira eta kulturaz inguratua zegoen; hala ere, latina eta erromantzeak ez bezala, ez zen idatzietan erabiltzen.
3. atala: Aniztasunaren bidean -
XVI.–XVIII. mendeak
Mugak eta lehen liburuak
Frantzia eta Espainia estatu gisa finkatu ziren eta egungo mugak erabaki zituzten; euskaldunak bi erresumatan bereizi ziren eta ezarritako legeek hizkuntza-komunitatea gutxiagotzen hasi ziren. Aldi berean, euskara Ternuara eta Islandiara iritsi zen arrantzaleen eskutik, eta testu idatzietan agertu zen lehen aldiz (Etxepare, Leizarraga, Axular…).
4. atala: Mugetan gaindi -
XIX. mendea
Herri kulturaren aurkikuntza
Frantses Iraultzaren eta Foruen desagerpenaren ostean, erdaren aldeko politikak zorrotzago bihurtu ziren. Hala ere, Europako euskaltzale eta hizkuntzalariak (Humboldt, Bonaparte…) lanean hasi ziren, eta hizkuntzarekiko eta herriarekiko kontzientzia pizten hasi zen (Lore Jokoak, Zazpiak Bat…).
5. atala: Gerren arteko pizkundean -
XIX. mendearen amaiera – XX. mendearen hasiera
Pizkundea
Erakundeak (Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia), elkarteak, kazetak (Eskualduna, Eguna…), literatura eta bertsolaritza loratu ziren, gerren arteko pizkundean.
5. atala: Gerren arteko pizkundean - 1936
-
1960ko hamarkada
Berpizkundea
Indarrez berpiztu zen euskara: mendearen azken erdian lan izugarria egin zen kulturan, hizkuntza batuan, irakaskuntzan eta hedabideetan.
6. atala: Mundua osatzen -
XXI. mendea
Hiritartzea eta erronka berriak
Euskarak lurralde eta funtzioak galdu (Ipar Euskal Herrian bereziki) eta irabazi ditu (Hegoaldean batez ere), eta hiritartu egin da: euskaldun gehienak hirietan bizi dira. Familia-transmisioak zailtasunak ditu eta euskaldungoak minorizatuta jarraitzen du; euskara, hala ere, bizirik iritsi da XXI. mendera.
6. atala: Mundua osatzen