3. atala · 6tik
Aniztasunaren bidean
Sinopsia
Inperioa desagertu ondoren, herri germaniarrak heldu ziren ekialdetik, gero arabiarrak, eta kristautasuna hedatu eta finkatu zen, hizkuntza erromantzeak sortzen ari ziren bitartean. Hizkuntza- eta kultura-aniztasuna da Erdi Aroaren ezaugarria: euskara hizkuntza nagusia zen eta haren inguruan hamaika mintzaira eta kultura zeuden.
Hala ere, barne-desorekaren hastapenak begi-bistakoak dira: latina edo erromantzeak ez bezala, euskara ez zen idatzietan erabiltzen. Euskarak aldaketa geografikoak ere ezagutu zituen.
Hizlariak eta adituak
-
Joseba LakarraEHUko Euskararen Historia eta Gramatika Historikoko katedraduna -
Juan Jose LarreaEHUko Erdi Aroko Historiako irakaslea -
Belen BengoetxeaErdi Aroko arkeologian espezializatutako EHUko irakaslea -
Antonio BreschiKonpositorea eta piano-jotzailea
Musika: Unai Requejo.
Ikastetxeentzat
Unitate didaktikoak
Atal honetako lan-fitxak, euskara irakasteko HABE mailetan (B2 eta C1), irakaslearentzat eta ikaslearentzat; baita transkripzio osoa ere. Doan deskarga ditzakezu.