Edukira joan
Euskara Jendea — Gure historiaren hizkuntza, gure hizkuntzaren historia
Egitasmoa

Zer da “Euskara Jendea”?

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako dokumental-sorta da.

Egitasmoa

40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia. Dokumentalak hainbat hizkuntzatan daude azpititulaturik. Bestalde, material didaktikoa ere badago.

Euskara Jendea egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu, eta ikusentzunezko esparruan zegoen hutsunea betetzera dator, lengoaia honek duen zabalpenerako dohaina baliatuz.

Ikusi atalak Material didaktikoa

Xamarren Euskara Jendea liburuaren azala
Xamar

Aitzinsolasa

Orokorrean, edozein herriri buruz zabalduta dagoen ezagutza denboran barna errotutako azaleko ideietan, begirada urrunetan eta aurreiritzi maltzurretan oinarriturik egon ohi da, topiko bilduma aski arina osatuz. Ezagutza ments hau berdin ematen da –arrazoi historiko desberdinengatik– ofizialtasun alorretik landa dagoen zernahi kulturetan; halakoetan, herri autopertzepzioa gutxitua eta ahalkegarria da irudirik hedatuena herritarren artean.

Historia eta hizkuntza ikerketek aspaldidanik frogaturik dute euskaldunok Herriari buruzko ditugun aurre-iritzi arruntak (herri isolatua, zibilizatu gabea, hizkuntza purua, kultura guztiz jatorra…) absolutuki faltsuak direla; baina tamalez, zinezkoago den irudia gizarteratzeko biderik ezean, oraindik herritar gehiengoaren sinismenen parte dira.

Ikerketa serioen eta zabaldutako topikoen arteko amildegia bete nahian, liburu batzuk egitera iritsi gara baina ez da aski, jakina. Horregatik bereziki pozgarria zait, Zenbat Gara eta Ibaizabal Mendebalde kultura elkarteen eskutik, Euskara Jendearen historia azaltzeko osaturiko dokumental sorta hau aurkeztea, liburutik irudi bizietarako jauziak gure Herriaz dugun pertzepzioa hobetzen lagunduko duelakoan.

— Xamar

Ekoizpena eta babesleak

Ekoizpena: Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteak.

Babesleak:

  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza
  • Euskokultur
  • Kutxa Social
  • Bilboko Udala

Ezagutu lantaldea eta bidelagunak