Edukira joan
Euskara Jendea — Gure historiaren hizkuntza, gure hizkuntzaren historia
5. atala · 6tik

Gerren arteko pizkundean

Sinopsia

Frantses Iraultzaren eta Foruen desagerpenaren ostean, erdaren aldeko politikak zorrotzago bihurtu ziren, euskararen kaltetan. XIX. mendean herri kulturaren aurkikuntza gertatu zen: Europako euskaltzale eta hizkuntzalariak (Humboldt, Bonaparte…) lanean hasi ziren, eta ondorengo ikertzaileengan eragina izan zuten (Azkue, Barandiaran…).

Hizkuntzarekiko eta herriarekiko kontzientzia pizten hasi zen (Lore Jokoak, Zazpiak Bat…). XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran pizkundea gertatu zen: erakundeak (Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia), elkarteak, kazetak (Eskualduna, Eguna…), literatura, bertsolaritza…

Hizlariak eta adituak

  • Argazkia: Iñaki Camino
    Iñaki CaminoFilologoa, EHUko irakaslea
  • Argazkia: Lourdes Otaegi
    Lourdes OtaegiEHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakaslea
  • Argazkia: Jurgi Kintana
    Jurgi KintanaHistorian doktorea, Udako Euskal Unibertsitateko kidea
  • Argazkia: William Douglass
    William DouglassAntropologoa, Nevada-Renoko Euskal Ikasketen Zentroaren bultzatzaile nagusia

Musika: Joseba Tapia, Josu Zabala.

Ikastetxeentzat

Unitate didaktikoak

Atal honetako lan-fitxak, euskara irakasteko HABE mailetan (B2 eta C1), irakaslearentzat eta ikaslearentzat; baita transkripzio osoa ere. Doan deskarga ditzakezu.

Material didaktiko guztia ikusi