Mundua osatzen
Sinopsia
Pizkunde aroa 36ko Gerrak moztu zuen, baina indarrez berpiztu zen 60ko hamarkadan, mendearen azken erdian lan izugarria eginez: kultura, hizkuntza batua, irakaskuntza, hedabideak… Azken urteotan euskarak lurralde eta funtzioak galdu (Ipar Euskal Herrian bereziki) eta irabazi ditu (Hegoaldean batez ere), eta hiritartu egin da: euskaldun gehienak hirietan bizi dira.
Hala ere euskaldungoak minorizatuta jarraitzen du: familia-transmisioak zailtasunak ditu eta, ofiziala den tokietan ere, ez dago erdararen pare. Euskara bizirik ailegatu da XXI. mendera, erronka eta galdera berriekin.
Hizlariak eta adituak
-
Jose Angel IrigarayIdazlea, kulturgilea -
Jon SarasuaKulturgilea, irakaslea -
Amaia AireIrakaslea, abeslaria -
Iratxe EsnaolaInformatika-ingeniaria, PuntuEus elkarteko kidea
Musika: Ruper Ordorika, Ibon Rodriguez, Ibon Agirre.
Unitate didaktikoak
Atal honetako lan-fitxak, euskara irakasteko HABE mailetan (B2 eta C1), irakaslearentzat eta ikaslearentzat; baita transkripzio osoa ere. Doan deskarga ditzakezu.