Lantaldea

Euskara Jendea lagun hauek osatu dute artelanean: Adur Larrea Eguren, Xamar, Lutxo Egia del Rio, Mikel Arredondo Bilbao, Lon Fernandez eta Hibai Castro Egia.

Offeko ahotsa: Maria Uriarte Artamendi.

thumbnail

Hibai Castro Egia
Begiratuz eta entzunez jasotako kontakizunen harilkatu zale. Euskara Jendea prozesuaren pairatzaile eta, batez ere, gozatzaile. Beste hamaika zereginen artean, dokumental sortaren errealizazioaren buruhausle.

Mikel Arredondo Bilbao
Ikasle jendea. Ibaizabal-Mendebalde Kultur elkartearen kudeaketaz eta Euskara Jendearen produkzioaz arduratu da. Dena bere lekuan, momentuan eta behar bezala egoteaz kezkatzeaz gain, lan honetako beste eginkizunetan laguntzaile saiatua.

Adur Larrea Eguren
Marrazkilaria. Ikusentzunezko proiektuetan ere badihardu lanean. Euskara Jendea dokumental-sortan, batik-bat, produkziosteko eginkizunez
eta grafismoez arduratu da.

Lutxo Egia del Rio
Idazle jendea. Dokumental hauetako gidoi eta beste hainbat egitekoen inguruan firin-faran. Zenbait libururen autorea: Txakur ingelesak (Susa), Zubigilea (Susa), Paperezko Hegazkinak (Susa), Ezker hanka falta zuen (Susa), Metaformosis en el noveno asalto (Consonni)

Xamar
Irakaslea. Edukiak zehazten eta gidoi lanetan ibili da. Historia eta kulturaren dibulgazio liburuen egilea da, hala nola: Orhipean, gure Herria ezagutzen (Pamiela), Orekan Herri eta Hizkuntzen ekologiaz (Pamiela), Euskara Jendea, gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza (Pamiela).

Lon Fernandez Zabala
Bilboko Kafe Antzokia eta Bilbo Hiria Irratiko soinu teknikaria, eta aita. Bereziki soinu hartzaile eta manipulatzaile jardun du Euskara Jendean.

Maria Uriarte Artamendi
Ikusmen urriko eta ikasle itsuen maistra. Etxegiroan audio-literatura produktoraren ahotsa.